AZPEITITIK XOXOTERA
Hona hemen, urratsez urrats azalduta, Azpeititik Xoxotera igotzeko argibideak. Xoxote izango da azpeitiarrok gehien maite dugun mendia. Maiatzeko azken igandean ospatzen dute azpeitiarrek "Xoxoteko eguna". Egun horretan mendia kolorez janzten da eta giro aparta izaten da: erromeria, bertsolariak, herri kirolak eta lagun giro jatorra. Ez al da plan ederra? Anima zaitezte eta hasi entrenatzen, igoera oso gogorra baita.
- Abiapuntua: Azpeitiko parrokiaren atzeko aldea.
- Hartu hilerrira doan bide asfaltatua. Hilerrira heltzean, ezkerraldeko bide aldapatsutik segi.
- Urreta baserrira iritsi baino ehunen bat metro lehenago, bide asfaltatua utzi eta eskuinaldeko bideska aldapatsuan sartu.
- Zati aldapatsuena bukatutakoan, bideari segi pinudi eta pagadietan zehar Azketako iturri ederrera iritsi arte.
- Azketako iturritik abiatzen den bidezidor aldapatsuan gora igo elurtegiaren pareraino iritsiz.
- Elurtegitik pixka bat gorago igo eta Xoxoteko zelai ederrera iritsiko zara. Han, Xoxoteko aterpea eta San Inazioren estatua ikusiko dituzu, besteak beste.
9 comentarios
joseba -
ariane -
Mertxe -
1- Kale angora eskuinera polizia dago.Gorago Ambulatorio dago pasatuz besta aldera.
2- Gero segi kale angora eta eskerrera ikastolako patronatoa dago, oso zaharra da ikastola.Kale hau Jose miguel de barandiaran da.
3-Kalearen amaiera rotonda bat dago,eskuinetara jo eta segi igotzen campo futbolaraino.
4-Gero berriro segi kale igotzen eskuinera Institutua Formacion profesionala dago.Colegio Los cuetos Institutoaren ondoan dago.
5-Kalearen amaieran zaharren egoitza dago,hemen hasten da bidea serantesera joateko.Orain hasiko gara igotzen lehen gasteluraino.
6-Mendira igotzen jarraitzen dut bigarren gasteluraino,eta askenik hirugarren gastelura heltzen gara.
M.Carmen -
ABIAPUNTUA: La Arenako hondartzako aparkalekua. (Zierbena).
Sartu hondartan. Hareatzak pasatu eta gero ezkerretera jo hondarretatik.
Ibili 800 mts. gutxi gorabehera zuzen eta bilatu begiradarekin ezkerretera dagoen zubi bat. Pasatu zubia gainetik. Azpian dago Barbaduneko itsasodarra.
Zubitik beste aldera Pobeña dago, herri txiki bat Muzkizko udalerri barruan.
Ezkarretara Sokorroren ermita dago. Oso txikia da baina zuhaitzak ditu inguruan.Barruan Sokorrroko birjina dago, Pobeñako zaindaria.Sokorroko eguna Iraiaren 8n da eta erromeria oso famatua da Meatzaldean.
Eskuinetara Zaharren Egoitza dago. Pasatu egoitzaren aurretik eta bilatu bide txiki bat zuhaitz artean.
Eskailerak dituen aldapa igo. Aldapa gaindututa, segi bidea eta bihurgune ondoan, bista zoragarria daukazu:Itsasoa.
Zuzen jarraitu mearen kargatokiraino. Leku honetan mea garbitzen zen.
Ezkerretara igo eta ikusi Meatzen bulegoaren aurriak.
Berriro bidea aurkitzean, segi zuzen Cobaroneraino.
Bidea oso simplea da eta ondo seinalatuta dago.
Hartu zure bokata eta on egin.
Begoña -
ABIAPUNTUA: Santurtziko parketik.
1.- Parkearen ondoan, Santurtziko eliza nagusia dago, San Jorge eliza.
2.- Parkearen aurrean, geltokia dago, geltokitik S. Juan auzora autobusak daude.
3.- Santurtziko parketik, hartu ezkuinetara Capitan Mendizabal kalea. Segi 50 metro aurrera eta ezkerretara Kai-Alde Jatetxea dago. Segi kalean gora azkeneraino. Han Sardineraren parkea dago.
4.- Sardineraren parketik Virgen del Mar elizara . Hartu bidebanaketa 40 metrora ezkerretara segi eta aldapa igo. Mamarigako auzoa dago. Ezkerretara, Mamarigako Plaza eta Virgen del Mar eliza.
5.-Ezkuinetara segi aurrera, Nafarroa kaleraino. Segi baserri bidea bat, ur depositoraino. Han iturri bat dago: edateko eta freskatzeko.
6.- Segi aurrera El Pastor baserriraino. Orain itxita dago. El Pastortik igo gazteluraino. Poliki, poliki, segi dorreraino.
Hortik, jaitsi Zierbenara.
ROSA -
A-Abiapunta: Nire etxea Portugaleten.
1-Ezkerretara jo, Parke berriraino. Gero parketik jaitsi Santurtzira.
Eskuinetara jo Santa Eulalia kaleraino eta gero jaitsi santurtziko parkeraino. Parkea gurutzatu eta portuko Karmengo Amabirjineraino joan.
2- Amabirjinera bolta bal eman eta gero itzuli "arrantzalearen etxeraino". Exkerretara jo, itsaso ondoko bidetik. Bide hau oso luzea da.
3- Bide honetatik segi Santurtziko polikiroldegiraino. Jende guztiak tenisean eta padelean jolasten du. Segi bide honetatik eta Portugaletera heldu.
4- Hemendik "Bizkaiko zubia" ikusi oso polita da. Zuzen segi. Portugaleteko udaletxe aurretik igaroz.
5- Zuzen segi. ezkerretara musea berri dago. Segi bide honetatik sestaoraino.
6- Itzulbidea berdin da. Santurtziko parkeraino eta gero nire etxeraino igo.
Asun -
2.Bideari ekin kalea gurutzatuz pista asfaltatutik anbulatorioko parkeraino.
3.Ezkerretara segi eta aldapa igo eta azkenean harrizko bidetik ibiltzen hasi eskuinetara.
4.Datorren bidegurutzean zoaz eskuinera geltoki zahar batera iristeko.
5.Segi aurrera, jarraitu pista asfaltatua eta jaitsi errepide jeneralera.
6.Eskuinetara sei etxe laranja ikusiko dituzu, segi aurrera eta abiapuntura helduko zara, hau da,Otañeseko plazara.
Iñaki, Tere, eta Cristina -
1.Abiapuntua: Santurtziko Parkea.
2.San Jorge eliza atzean, Sabino Arana Kalean hartzen da; hartu kale hori gora biribilguneraino.
3.Hemendik, ezkerretara jo eta segi Mamariga kaletik Itsasoko Amaren enparantzaraino.
4.Utzi Itsasoko Amakoren eliza eskuinetara eta handik kilometro erdira ur depositoa
aurkituko dugu eskuinetara.
5.Hemendik Los Llanosera igo aldapatik, atseden gunea dago ezkerretara.
6.Atseden gunetik gotorlekuraino doan bidean, hiru kilometrora Capitanaren kobazuloa dago.
7.Gero, segi zementozko bide aldapatsutik Serantes mendiraino.
Esther, Pedro, Mila -
A-Abiapuntua:Santurtziko-parkea
1-Segi Sabino Arana kaletik Mamarigako enparantzaraino, aldapa bizian gora.
2-Metro gutxitan ezkerretara jo, eta ur depositoraino iritsi.Hemen asfaltoa utzi eta bidean sartu.
3-Bidea segi aurrera landetatik Llanoseraino.Hemen atsedenaldia egingo dugu eta hamaiketakoa hartuko dugu.
4-Ordu erdi bat geroago, segi aurrera igotzen Fuerteraino heldu arte.Han buelta bat emango dugu eta Fuerteko hondakinak ikusiko ditugu.
5-Aldapa bizian gora eta zuzen gazteluraino iritsi. Hemen orain telebistaren antena dago.