ALBISTE LABURREN TITULUAK
Apirilaren 4ko Berrian argitaratutako bi albiste labur aurkituko dituzu ondorengo bi lauki koloreztatuetan. Irakurri adi-adi eta tituluak pentsatu. Bidali zure proposamenak blogera.
Adibidez:
Lehenengo albistea: "__________________________________"
Bigarren albistea: "____________________________________ "
| Bilbon, Arabella eta Otxarkoaga auzoen artean baserri bat suak hartu zuen atzo 8:15ak aldera. Kalteak handiak izan badira ere, inor ez da zauritu. Ertzaintza ezbeharraren arrastoak ikertzen dabil, sutea zerk eragin zuen jakiteko. Suhiltzaileek 9:00ak aldera lortu zuten sua amatatzea. |
| "Estasi gisa saltzen dute, baina arriskutsuagoa da" Madrilgo dantzalekuetan atzeman duten droga berria, Espainiako Poliziaren arabera. Estasiaren kolore, itxura eta logo (marrazo bat) berbera du pilulak. M-CPP edo metaklorofenilpiperazine izena dauka, eta nerbio sistema bizkortu eta haluzinazioak eragiten ditu. Psikosia eragin dezake, Poliziaren arabera. 31.000 pilula atzeman dituzte. |
Oharra: Bi titulu onenak aukeratuko ditugu eta irabazleei sari txiki bat emango diegu.
4 comentarios
M.Carmen -
Bigarren albiste: Estasiaren pilula berria agertu da.
ibonne -
Atzo, Bilbon baserri bat suak hartu zuen.
BIGARRENA:
Madrilaren dantzalekuan droga berria aurkitu dute.
ASUN -
Atzo Bilbon, baserri bat suak hartu zuen baina inor ez da zauritu.
BIGARRENA
Madrilgo dantzalekuetan Espainiako poliziak 31000 pilula atzeman dituzte, droga berri hau oso arriskutsua da
Begoña -
Bilboko auzoan baserri bat suak hartu zuen. Kalteak Handiak dira baina inor ez da zauritu.
BIGARREN ALBISTEA>:
Madrilgo dantzaleku batean, Espainako Poliziaren arabera atzeman dute droga berria.