Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2006.

16/01/2006

hizkuntz ikaslearen lanabesak

LANABESEN ZERRENDA

1. grabagailua

2. hiztegia

3. ordenagailua

4. gramatika liburua

5. telebista

6. irratia

7. egunkaria

8. aldizkari espezializatuak

9. karpeta

10. ariketa liburua

11. arkatza

12. post-ita

13.

Lanabes horietako zein erabiltzen dituzu eta zertarako. Hausnartu eta idatzi komentarioa.

16/01/2006 13:55 Autor: manu goenaga. Enlace permanente. Tema: Ariketak Hay 4 comentarios.

17/01/2006

Hauxe da nire bizimodua.

20060210131046-images-18-.jpg

Azal ezazu zein den zure ogibidea eta zer egiten duzun lan egun arrunt batean. Adibide gisa, horra nire testua:

"Ni euskara irakaslea naiz eta Santurtziko Udal Euskaltegian egiten dut lan. Egunean zazpi ordu egiten ditut lanean, goizeko zazpietatik eguerdiko ordu biak arte. Aurten lehen mailako bi talde ditut eta bakoitzari bi klase ordu ematen dizkiot, guztira lau ordu lektibo. Eguneko beste hiru lan orduak klaseak prestatzeko eta irakurtzeko erabiltzen ditut. Asko gustatzen zait ikasleekin egotea eta haiei laguntzea. Soldata normala dut eta opor bikainak. Beraz, ez daukat kexatzeko arrazoirik, ez horixe!"

17/01/2006 12:58 Autor: manu goenaga. Enlace permanente. Tema: Ariketak Hay 9 comentarios.

24/01/2006

Patxi Altunaren biografia

20060210130742-images-1-.gif

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, Patxi Altuna euskaltzale eta irakaslea hil zen, Azpeitian, bere jaioterrian. Hemen Patxi Altunaren biografia aurkituko duzu, bost kapitulutan banatuta. Irakur ezazu lehenengo kapituluko lehenengo atala ("Patxiren haurtzaroa herrian") eta erantzun sei galdera hauei:

1. Zein egunetan jaio zen Patxi Altuna?

2. Zein ogibide zuten Patxiren gurasoek?

3. Nor zen Patxi kanpaxa ?

4. Norena zen Patxiren etxe azpiko denda?

5. Nola hil zen Patxiren anaia gaztea?

6. Zein egunetan egiten da azoka Azpeitian?

Erantzunak aurkitzen dituzunean idatzi zure komentarioa eta bidali.

Nahi baduzu, irakur ezazu biografiaren bigarren ataltxoa eta egin ezazu galdera bat .

24/01/2006 13:28 Autor: manu goenaga. Enlace permanente. Tema: Ariketak Hay 9 comentarios.

31/01/2006

Elurraren bisita

20060201122644-elurra.jpg

"Ostiral arratsaldean, beti bezala, Azpeitira joan nintzen nire familiarekin. Elurra ari zuen eta errepidean arrisku handia zegoen. Kontuz- kontuz joan ginen, abiadura motelean, inguruko paisaia txuri ederrarekin txundituta. Gipuzkoa aldean elur gutxiago zegoen. Etxera iritsi ginenean berogailua piztu genuen etxea lehenbailehen berotzeko. Gero, afalondoan, leihotik begira egon ginen, martxan zegoen telebistari jaramonik egin gabe. Elurrak ikuskizun zoragarria sortzen du, zalantzarik gabe."

Zuri ere gustatzen zaizu elurra? Zer egin zenuten asteburuan? Ibili al zineten elurretan? Idatzi zure komentarioa eta bidali blogera.

31/01/2006 13:01 Autor: manu goenaga. Enlace permanente. Tema: Ariketak Hay 6 comentarios.


Blog creado con Blogia. Derechos de autor con . Estadísticas. Suscribir RSS. Admin.
Blogia apoya: Fundación Josep Carreras, y Evento Blog España. Vota en los Premios Bitacoras.com [Blog Oficial en LaInformacion.com]